Udala hainbat lan burutzen ari da Azpeitian. Alde batetik, Madalena auzoko baselizaren ingurua eraberrizeko lanei ekin zaie eta, bestetik, Urrestilako Txorietxeko aparkalekua asfaltatzeko lanak hasi eta amaitu ditu.

Madalena eremuari dagokionez, Azpeitiko Udalaren helburua da ingurua berreskuratu eta egokitzea. Bertako baseliza eta ospitalea ondare babestuak dira eta horiek balioan jarri eta ingurua erakargarriago egin nahi dira.

Madalena ingurua oso garrantzisua izan da Azpeitiko historian. 1535ean, Parisen ikasketak amaitu eta gaixorik iritsi zen Azpeitiara Loiolako Inaziok zen, legenarduen ospitale honetan ostatu hartzeko. Diotenez, hiru hilabetez egon zen ospitale honetan eta errezoan aritzen zen bertako baselizan, Elosiagako Ama Birjinaren baselizan, alegia, eta Soreasuko San Sebastian parrokian.

Gaur egun interpretazio zentro gisa erabiltzen da Madalenako ospitalea eta Azpeitiako Udalak balioan jarri nahi du eremua. Aurrez, lehiaketa publikoa egin du obra esleitzeko eta Art eraikuntzatk SL enpresak irabazi du. Hala, hiru hilabeteko epean egingo ditu obrak. Ondarea balioan jar-tzeko 170.263,7 euro inbertituko ditu.

Urrestillako Txorietxeko aparkalekuari dagokionez, beharrezkoa ikusi da asfaltatze lanak gauzatzea, izan ere, horiek hainbat urrestildarrek egindako eskaerei erantzunez jarri dira martxan. Lanak aste honetan hasi eta amaitu dituzte eta eremua prest dago erabiltzeko. Aparkalekua berritzeko 40.000 euroko inbertsioa egin du udalak. Aurrera begira, 2023an, auzotarrekin Urrestillako herrigunearen berrurbanizazio egiteko proiektua adostu eta abian jartzea da udalaren helburua.