Elgoibar – Gotzon Garate Liburutegiak bi lehiaketa antolatu ditu. Bat 2023an kaleratuko duen orri markagailua aukeratzeko izango da; eta bestea, liburu bat argazki baten bidez gomendatzeko.
Orri markagailuen lehiaketako gaia Itsasoa zainduz, etorkizuna babestu da eta bertan Elgoibarren erroldatuta dauden edo herrian ikasten duten haur eta gazteek har dezakete parte (lanak urtarrilaren 31ra arte aurkez daitezke liburutegian edo liburutegia@elgoibar.eus helbidearen bidez).
Bestalde, herritar guztiek liburu bat gomendatu dezakete argazki baten bitartez. Irudiak urtarrilaren 18ra arte bidali daitezke, wasap, telegram edo posta elektronikoaren bidez.