Abenduaren 28an Inuzente Afaria egingo dute, Aiako Gazte Asanbladak antolatuta.

Afaria baino lehenago Skapaie elektrotxarangaren kontzertua egongo da 19.00etan. Herriko plazatik abiatuko da elektrotxaranga eta herriko plazatik hasita, poteoa egingo dute aurrena.

Ondoren, 21.00etan afaria hasiko da dema plazan. Euskal Parrilak prestatuko du afaria eta gero, Dj Ibonek festa luzatuko du.

Afariko txartelak salgai daude jada Iturriozena tabernan 25 euroren truke eta izena emateko azken eguna abenduaren 18a izango da. Begano, begetariano eta zeliakoentzat aukera egongo da, baita ere.