Inuzente Afaria egongo da hilaren 28an Aian
Txartelak salgai daude jada Iturriozena tabernan 25 euroren truke eta 18ra arte eros daitezke
Abenduaren 28an Inuzente Afaria egingo dute, Aiako Gazte Asanbladak antolatuta.
Afaria baino lehenago Skapaie elektrotxarangaren kontzertua egongo da 19.00etan. Herriko plazatik abiatuko da elektrotxaranga eta herriko plazatik hasita, poteoa egingo dute aurrena.
Ondoren, 21.00etan afaria hasiko da dema plazan. Euskal Parrilak prestatuko du afaria eta gero, Dj Ibonek festa luzatuko du.
Afariko txartelak salgai daude jada Iturriozena tabernan 25 euroren truke eta izena emateko azken eguna abenduaren 18a izango da. Begano, begetariano eta zeliakoentzat aukera egongo da, baita ere.
Temas
Más en Bertan
-
Aretxabaleta y Eskoriatza volverán a unirse por el deporte femenino y la igualdad
-
Protestas en Irun ante la posible sanción a un mando del Alarde tradicional
-
Pasaiako Udal Euskaltegiak XXXII. Kultur Astea ospatuko du otsailaren 2tik 6ra
-
Errenteria y URA culminan la restauración del río Oiartzun en Fanderia