Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, Mendaroko herriak Kontzezio eguneko azokaren edizio berria ospatuko du bihar, festa giroan.

Egitaraua abiatzeko, baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa irekiko dituzte, 10.00etan. Ordu berean, dultzaineroen kalejira izango da eta X. Sagardo lehiaketari hasiera emango diote.

Eguerdian Mendaroko Euskal Dantza taldearen emanaldia izango da eta 14.00etan sagardo lehiaketaren sariak banatuko dituzte.

Arratsaldeko 18.00etan, berriz, Gabonetako argiak piztuko dituzte eta pilota jaialdia izango da.

Azoka eguna borobiltzeko, oilasko errea dastatzeko aukera eta erromeria izango dira.