Mendarok bihar ospatuko du Kontzezio azoka
Sagardo lehiaketa, pilota jaialdiak, dultzaineroak eta erromeria izango dira azokaren bueltan
Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, Mendaroko herriak Kontzezio eguneko azokaren edizio berria ospatuko du bihar, festa giroan.
Egitaraua abiatzeko, baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa irekiko dituzte, 10.00etan. Ordu berean, dultzaineroen kalejira izango da eta X. Sagardo lehiaketari hasiera emango diote.
Eguerdian Mendaroko Euskal Dantza taldearen emanaldia izango da eta 14.00etan sagardo lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
Arratsaldeko 18.00etan, berriz, Gabonetako argiak piztuko dituzte eta pilota jaialdia izango da.
Azoka eguna borobiltzeko, oilasko errea dastatzeko aukera eta erromeria izango dira.
Temas
Más en Bertan
-
En marcha las votaciones para elegir a los deportistas y a los voluntarios del año en Azpeitia
-
El proyecto de ADI gana el concurso para diseñar la carroza de la tamborrada infantil de las fiestas de San Sebastián en Azpeitia
-
Pasaia prepara un Santo Tomás especial con la primera edición del Erraldoien Eguna en Antxo
-
Zarautz alza su voz a favor de Palestina