Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, hondakinen larrialdi guneak telefonoarekin irekitzeko aukera martxan dago. Orain arte, Atez Ateko bulegora joan eta giltza fisikoa eskuratzea derrigorrezkoa zen larrialdi guneetara sartzeko: nahi duenak, hemendik aurrera, Android zein iOS telefonoetan erabilgarria den aplikazio baten bidez, telefonoa erabili ahal izango du giltza bezala. Era berean, giltza fisikoarekin jarraitu nahi duenak ere horretarako aukera izango du.

Aplikazioa jartzeko Atez Ateko bulegoarekin telefonoz (900 776 776) edo WhatsApp edo Telegram (606 501 024) bidez jarri beharko da harremanetan. – A.M.