Larrialdi guneak telefonoarekin ireki daitezke
Orain arte Usurbilgo Atez Ateko bulegora joan behar zen giltza fisikoaren bila gunea erabiltzeko
Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, hondakinen larrialdi guneak telefonoarekin irekitzeko aukera martxan dago. Orain arte, Atez Ateko bulegora joan eta giltza fisikoa eskuratzea derrigorrezkoa zen larrialdi guneetara sartzeko: nahi duenak, hemendik aurrera, Android zein iOS telefonoetan erabilgarria den aplikazio baten bidez, telefonoa erabili ahal izango du giltza bezala. Era berean, giltza fisikoarekin jarraitu nahi duenak ere horretarako aukera izango du.
Aplikazioa jartzeko Atez Ateko bulegoarekin telefonoz (900 776 776) edo WhatsApp edo Telegram (606 501 024) bidez jarri beharko da harremanetan. – A.M.
Temas
Más en Bertan
-
La matemática Marta Macho hablará de ciencia, igualdad y mujer en Deba
-
Un incendio "provocado" deja fuera de uso el gimnasio del Instituto de Arrasate
-
Errenteria organiza una exposición sobre mujer y deporte por el 8M
-
Zumaia pone un bus y descuentos para ver el nuevo espectáculo de Lucia Lacarra en el Arriaga