Urtero bezala, Amasa-Villabonako Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei ura eta hondakinen bilketa tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskaini ditu. Guztira, 51 eskaera jaso dira aurten, eta horietatik 36 onartu eta bideratu dira. Bestetik, argitu dutenez, hamabost eskaera baztertu dira, dirulagun-tza hauetako onuradun izateko beharrezko baldintzak ez bete-tzeagatik.
Gauzak horrela, Udalak, guztira, 8.478,20 euro bideratuko ditu aurten uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei laguntzera. Egitasmo honen helburua da familia zaurgarriak babestea.