Villabonako 36 familiek jaso dute laguntza tasak ordaintzeko
8.478,20 euro eskainiko dizkiete Udalak uraren eta hondakinen tasak ordaindu ahal izateko
Urtero bezala, Amasa-Villabonako Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei ura eta hondakinen bilketa tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskaini ditu. Guztira, 51 eskaera jaso dira aurten, eta horietatik 36 onartu eta bideratu dira. Bestetik, argitu dutenez, hamabost eskaera baztertu dira, dirulagun-tza hauetako onuradun izateko beharrezko baldintzak ez bete-tzeagatik.
Gauzak horrela, Udalak, guztira, 8.478,20 euro bideratuko ditu aurten uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei laguntzera. Egitasmo honen helburua da familia zaurgarriak babestea.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati abre una consulta para actualizar el reglamento del cementerio
-
Oiartzun propone integrar el Consorcio Haurreskolak en su modelo
-
Prevenir y detectar a tiempo las adicciones, eje de una charla en Ordizia
-
Los azkoitiarras apuestan por un parque de chorros de agua para hacer frente al calor estival