Gabonak iristear daude. Horregatik, Beasaingo saskibaloi klubak, BKLk, haurrentzako Gabonetako Kanpusa antolatu du. Urtarrilaren 2tik 5era bitartean egingo da, eta ordutegia ondorengoa izango da: 9.30etik 13.30era. Izen ematea zabalik dago, eta inskripzioa  https://forms.gle/67oFHH1BkFVAfU547 estekaren bitartez egin behar da. 60 euroko kostua du kanpusak pertsonako.