Topografikoki mugatuko dituzte Anoetako landa-eremuko lursailak
Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko bi bilera antolatu ditu Udalak azaroaren 8an
Anoetako Udalak proiektu berria du eskuartean: landa-eremuko lursaiak topografikoki muga-tzea. Egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko bi bilera egingo dituzte Mikelasagasti auditorioan azaroaren 8an: 11.00etan, lehena; eta 18.00etan, bigarrena.
Herriko adinekoengan dago landa-eremuaren ezagutzaren zati handi bat eta, beraz, baita lursailen mugarriena ere. Horregatik, garrantzitsua da ezagutza hori jasotzea, eta, muga fisikoez gain, altxaera topografiko bidez dokumentatuta uztea. Proiektu honen bidez, adinekoen eta ondorengo belaunaldien ezagutza partekatu eta zubi lana egin nahi da. Anoetako Udalaren ustez, “ezagutza da kudeaketarako eta erabilerarako lehen pausoetakoa”.
Proiektua egiteko Geograma enpresa kontratatu du udalak, eta 362 hektareako azalera okupatzen duten 525 lursail mugatzeko lanak hasiko ditu. Horretarako, 48.000 euroko inbertsioa egin da, eta 10.000 euroko dirulaguntza jaso da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa ingurunearen Departamendutik.
Antolatu diren bileretan lurjabe bakoitzari Katastroan agertzen diren datuetan oinarritutako fitxa aurkeztuko zaio. Gipuzkoako Landa Lurren Katastroan ageri diren 131 lurjabeak deitu dituzte.
Temas
Más en Bertan
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
"Queremos unir fuerzas, compartir recursos y poner en marcha una organización más cohesionada"
-
Illunbe: la única trainera de mujeres veteranas del Cantábrico
-
El renovado patio de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia empieza a tomar forma