Euskal Herriko I. Emakumezkoen Mahai-Joko txapelketa jokatuko da larunbat honetan Oiartzunen, 10.00etatik aurrera, Beheko Plazan. Euskal Herriko txoko ezberdinetako 25 emakume arituko dira lau taldetan banatuta nor baino nor, txapelaren bila.

Aditzera eman dutenez, goizean jokatuko da txapelketa guztia. Liga fasea jokatuko dute lehenengo: talde guztiak elkarren artean arituko dira, 30 minutuko sei partidetan. Bukatzean, lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute.

Gizonezkoen Euskal Herriko Bote Luzea mahai-jokoaren txapelketako zazpi edizio jokatu dira dagoeneko. Alabaina, hau izango da emakumezkoen joko zuzenetako espezialitatean lehen edizioa.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak eta Munduko Pilota Batzarrak antolatu dute lehenengo txapelketa hau, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.