Zarauzko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren txostena aurkeztu berri da Euskaraldiaren atarian Soziolinguistika Klusterraren eskutik. Bertan, 2021. urtean Zarauzko kaleetan egindako datuak, emaitzak eta ondorioak zehazten dira. Neurketa hau hiru aldiz egin da Zarautzen. Erabilera-datu hauek bost urtean behin jasotzen dira eta, ondorioz, hizkun-tzen erabilerak Zarautzen izan duen bilakaera jarraitzeko aukera ematen du. Hau da, gizartearen eraldaketaren isla ere badira txosten honetan aurkezten diren datuak.

Datu hauek herriko bost gune desberdinetatik jaso dira: Alde Zaharra, Azken Portu, Itsasmendi eta Eroskiko gunea, Iúrritza eta Malekoia. Gune hauetan, guztira, 4.321 elkarrizketa behatu dira eta horietan 12.829 solaskidek hartu dute parte.

Kale neurketatik ateratako ondorio nagusiak hurrengo hauek dira: Zarauzko kaleetan euskararen erabilerak egonkor jarraitzen du, eta hamar lagunetik bost ari dira euskaraz (%50,7), erdia baino zertxobait gutxiago gaztelaniaz (%47,2) eta %2 beste hizkuntzaren batean. Haurrek, gazteek eta helduek gora egin dute euskararen erabilera eta adinekoek behera. Gazteen euskararen erabilerak izan du igoerarik handiena.

Haur eta gazteen artean egiten da adinkideen artean euskararik gehien, eta horrek haur eta gazteek duten euskararenganako joera naturala erakusten du. Kanpoko eraginik gabe euskararen alde gehiago egiten dute. Hekduek gazteagoekin harremanetan euskararen aldeko hautua indartzen dute.

Euskararen erabilera erabileraren datua igo egin da, 0,7 puntu 2011tik eta 0,2 2016tik. Azken neurketatik, haurren euskararen erabilera 2,4 igo da, gazteena bost eta helduena 1,9. Adinekoen erabilera 4,8 jaitsi da.