Ostiralean, 21.00etatik aurrera, pilota jaialdia egingo dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Elezkano II eta Elordi pilotari bizkaitarrek lau t’erdiko Eusko Label txapelketako final laurdenetako partida jokatuko dute.
Elordi dagoeneko finalerdietarako sailkatua dago eta Elezkano IIk ez du finalerdietara sailka-tzeko aukerarik. Elordi sekulako txapelketa egiten ari da. Jakari, Ezkurdiari eta Lasori nagusitu zaie. Zumarragako Beloki pilotalekura hurbiltzen direnek txapelketako errebelazioa ikusteko aukera edukiko dute, beraz.
Bi bizkaitarren partidaren aurretik, binakakoa jokatuko da: Egiguren V eta Tolosak, Exposito eta Rezustaren aurka jokatuko dute. Ostiraleko jaialdirako sarrerak baikopilota.eus webgunean eskura daitezke. – A.Z.