Emakumeen Etxea eta kalezartarren udal ekipamendua kokatuko dira Usurbilgo Kalezarko Pelaioenea eraikinean eta datorren urtean martxan jartzea aurreikusia dago. Izan ere, Pelaioenea barrutik eraikitzeko obrak martxan dira hilabete hasieraz geroztik. Sei hilabete iraungo dute lanek, eta dena ondo bidean, 2023ko udaberrirako amaituta izatea espero da.

Emakumeen Etxea legegintzaldi honetako proiektu estrategikoa da eta azken txanpan sartu da. Gauzak horrela, proiektua gorpuzteko zor-tzi emakumez osatutako lantalde sustatzailea sortu dute, Elhuyarren aholkularitza izango duena.

Beraz, lantalde honek datozen hilabeteetan bi mailatako lanketak egingo ditu. Batetik, Emakumeen Etxearen proiektua Usurbilgo emakume guztiei ezagutarazteko eta denek euren senti dezaten lan egingo dute: “Hau ez da emakume talde konkretu batentzako udal ekipamendua: herriko beste eragile eta proiektuekin zubiak eraiki eta emakume oro etxekide sentitzea nahi dugu”. Bestetik, etxearen barruko prestaketei helduko diete: “Hala nola, etxearen zerbitzu eskaintza definitu eta antolatu beharko dugu; 2023ko programazioa zehaztu, eta aurreko fasean definitzen hasi ginen kudeaketa eredua eta funtzionamendua gehiago zehaztu. Lan horiek hain ikusgarriak ez diren arren, ezinbestekoak dira Emakumeen Etxea martxan jarri ahal izateko”.

Azaldu dutenez, “gogotsu” dabiltza: “Prozesua abiatzean genuen ametsa gauzatzen ari garela ikustea, eta horren parte izatea, bizipen ederra da”.

Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak nabarmendu duenez, “Usurbilgo emakumeentzako erreferen-tziazkoa izango den espazio bat sor-tzeko mandatua genuen: emakumeak ahalduntzeko espazio bat, herriko emakumeok elkar ezagutu, topatu, zaindu, hausnartu, konspiratu, maitatu, eraiki eta burujabe-tzeko gunea sortzekoa”.

Gogoratu duenez, parte-hartze prozesu bat egin zuten 2020-2021 bitartean, Elhuyarren laguntzarekin ere, herriko mugimendu feministarekin eta, oro har, berdintasunaren alde lanean aritzen diren herriko emakumeekin batera. Aldi berean, auzotarrek prozesu propioa egin zuten”.

Orain emango diren pausoak ere elkarlanean egingo dituzte, topagunerako eta kokreaziorako espazioak direlako.