Gatzaren Eguna ospatuko da datorren igandean Leintz Gatzagan, Debagoieneko Mankomunitatearen eta Udalaren eskutik. “Herrian gatz kulturak eman digun paisaia eta bioaniztasuna ezagutzeko Baso Gazia, Baso Bizia, eta Gatzaga mendebaldeko pagadietan zehar mendi ibilbide gidatuekin hasiko da eguna, 10.00etan”, azaldu dute antolatzaileek.

Horrez gain, pilotalekuak produktu ekologikoen azoka hartuko du 15 ekoizleen partaide-tzarekin (11.00etan hasita). Sukaldaritza eta gatz-xaboiak egiteko tailerrak, mintegi ekologikoa, zurezko plaza jokoak eta garai bateko lixiba ekoiztearen erakustaldia ere izango dira.– A.D.