Igande honetan Baxurde Krosa egingo dute Usurbilen, eta zenbait aldaketa eragingo ditu trafikoan. Batetik, Donostia aldeko herrirako sarbidea trafikoari itxita egongo da, 9.30etik 13.00etara. Tarte horretan, Donostia-Zumaia norabideko autobus geltokia San Inazio biribilgunera pasatuko dute.

Bestetik, lasterketa Usurbilgo herrigunean eta Zubietan barrena ibiliko denez, korrikalariek igaro-tzen diren bidegurutzeetan mozketa laburrak izango dira. Beraz, ahal dela, autoa ez hartzeko gomendatu du Udaltzaingoak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, helduen ibilbidean aldaketa bat egin dute. Kalezartik behera jaisten hastean, Aranerrekara sartuko dira lasterkariak, Olarriondora atera eta Munalurratik Bordatxo aldera joango dira. Santuenean, berriz, zubia pasatu ondoren, Zubietara joango dira. – A.M.