Mendaroko Udalak Bertso Eskola jarri du abian aste honetan bertan herrian Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, beti ere, “herritarrentzako hezkuntza-eskaintza zabaldu eta euskal kultura sustatzeko”.

Bertso Eskolan LHko 5. eta 6. mailetako neska-mutilek har dezakete parte eta interesatuek udaletxean, 943 033 292 telefono zenbakira deituz edo berdintasuna@mendaro.eus helbidera idatziz eman dezakete izena.

Bertso Eskola “proiektu pilotu eran” jarri da martxan eta ikasturte honetan zerbitzua dohainik eskainiko da. Saioak ekainera arte izango dira, “asteartetan, 18.00etatik 19.00etara” Gaztelekuan.