Bertso Eskola jarri dute abian Mendaron lehen aldiz
Zerbitzua doanekoa da eta LHko 5. eta 6. mailetako haurrek parte hartzeko izena eman dezakete
Mendaroko Udalak Bertso Eskola jarri du abian aste honetan bertan herrian Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, beti ere, “herritarrentzako hezkuntza-eskaintza zabaldu eta euskal kultura sustatzeko”.
Bertso Eskolan LHko 5. eta 6. mailetako neska-mutilek har dezakete parte eta interesatuek udaletxean, 943 033 292 telefono zenbakira deituz edo berdintasuna@mendaro.eus helbidera idatziz eman dezakete izena.
Bertso Eskola “proiektu pilotu eran” jarri da martxan eta ikasturte honetan zerbitzua dohainik eskainiko da. Saioak ekainera arte izango dira, “asteartetan, 18.00etatik 19.00etara” Gaztelekuan.
Temas
Más en Bertan
-
Ezezagunok vuelve este sábado al Amaia de Irun con su premiada obra 'Exacticamente Diversa'
-
Goierri MoHerri firma una de las mejores recaudaciones estatales en 'Movember 2025'
-
En marcha las votaciones para elegir a los deportistas y a los voluntarios del año en Azpeitia
-
El proyecto de ADI gana el concurso para diseñar la carroza de la tamborrada infantil de las fiestas de San Sebastián en Azpeitia