Pasa den asteburuko igandean, Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak txangoa antolatu zuen Ataun ingurura. Irteera bi hezitzailek gidatu zuten. Hauek Usategi kobara eraman zituzten parte-hartzaileak eta bertako eta inguruko historiaz mintzatu ziren.

Bestalde, larunbatean, Beasaingo jubilatuekin egin zuen irteera Aizkorri Mendizale Elkarteak. Finalista eguna ospatu zuten, hau da, urteko azken txangoa. Arriarango urtegiari buelta eman zioten, Beasaindik hasita. Ondoren, hamaiketakoarekin borobildu zuten goiza. “Egun ederra izan zen”, azaldu dute elkartetik.