Asteburu borobila Aizkorri Mendizale Elkartearentzat
Beasaingo jubilatuek igandean ‘finalista eguna’ ospatu zuten, urteko azken txangoarekin
Pasa den asteburuko igandean, Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak txangoa antolatu zuen Ataun ingurura. Irteera bi hezitzailek gidatu zuten. Hauek Usategi kobara eraman zituzten parte-hartzaileak eta bertako eta inguruko historiaz mintzatu ziren.
Bestalde, larunbatean, Beasaingo jubilatuekin egin zuen irteera Aizkorri Mendizale Elkarteak. Finalista eguna ospatu zuten, hau da, urteko azken txangoa. Arriarango urtegiari buelta eman zioten, Beasaindik hasita. Ondoren, hamaiketakoarekin borobildu zuten goiza. “Egun ederra izan zen”, azaldu dute elkartetik.
Temas
Más en Bertan
-
Suizidioaz hitz egiteko ekitaldia antolatu du Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak
-
Nuevas lupas en la biblioteca de Arrasate para acercar la lectura a todas las personas
-
Bergara: El PNV rechaza el acceso por Ikerleku a los garajes de las viviendas del Novedades
-
Andoain y Lasarte-Oria ofrecen servicios de autobús especiales al cementerio