Irungo Udalaren egutegian ere herritarren parte-har-tzea sustatzeko egiten den ekimenaren barruan, pasa den otsailean ireki zen 2023ko udal egutegirako argazkiak bidaltzeko epea. AFI elkartearen laguntza jasotzen du Udalak urtero egutegia osatzeko, eta irundarrek eginiko argazkiak erabiltzen dira. Argazkiak hautatzeko, edita-tzeko eta egutegia ekoizteko denbora izateko, deialdia datorren urriaren 30ean itxiko da. Udalak dagoeneko ireki du espazio bat bere webgunean. Han kontsultatu daitezke irudiek gutxieneko zer ezaugarri bete behar dituzten, eta argazkiak bidaltzeko formulario bat ere bete daiteke. Bidalitako irudien artean, hamahiru hautatuko dira, bat hilabete bakoitzeko eta beste bat azalerako. Parte-hartzaileek hiru argazki bidali ahalko dituzte gehienez. Egutegia abenduan argitaratuko da eta 11.000 ale inguru kaleratuko dira.