Irun: Udal egutegirako argazkiak aurkezteko epea urrian itxiko da
Deialdia otsailean ireki zen eta parte-hartzaileek hiru argazki bidali ahalko dituzte gehienez
Irungo Udalaren egutegian ere herritarren parte-har-tzea sustatzeko egiten den ekimenaren barruan, pasa den otsailean ireki zen 2023ko udal egutegirako argazkiak bidaltzeko epea. AFI elkartearen laguntza jasotzen du Udalak urtero egutegia osatzeko, eta irundarrek eginiko argazkiak erabiltzen dira. Argazkiak hautatzeko, edita-tzeko eta egutegia ekoizteko denbora izateko, deialdia datorren urriaren 30ean itxiko da. Udalak dagoeneko ireki du espazio bat bere webgunean. Han kontsultatu daitezke irudiek gutxieneko zer ezaugarri bete behar dituzten, eta argazkiak bidaltzeko formulario bat ere bete daiteke. Bidalitako irudien artean, hamahiru hautatuko dira, bat hilabete bakoitzeko eta beste bat azalerako. Parte-hartzaileek hiru argazki bidali ahalko dituzte gehienez. Egutegia abenduan argitaratuko da eta 11.000 ale inguru kaleratuko dira.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun