Zumarragako Pertsona Nagusien Astea ospatu zen
Pertsona Nagusien Astea ospatu zen pasa den astean Zumarragan. Hainbat ekitaldi egin zituzten: garai bateko eta egungo argazkien erakusketa, hi-tzaldiak, Plan Orokorraren inguruko bilera, egunerokoa hobetzeko aplikazioei buruzko ikastaroa, paseoa, zine emanaldia, gimnasia saioa...
Azken ekitaldia larunbatean izan zen. Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatu zuten Areizaga-Kalebarren plazan. Manifestua irakurri zuten eta txistulariek, abesbatzak eta dantzariek ekitaldia girotu zuten.
Erronkak
Pertsona Nagusien Kontseiluko kideek bizi itxaropena inoiz baino altuagoa dela eta erronka asko daudela aipatu zuten: bakardadeari eta isolamenduari aurre egitea, osasuna hobetzea, zainketan laguntzea... Beraien autonomiaren alde borrokatuko dutela eta gizarte sarea sendotzeko lan egingo dutela aurreratu zuten.
Horretaz gain, digitalizazio prozesu inklusibo, unibertsal eta doakoa aldarrikatu zuten eta Osakidetza hartzen ari den norabidearengatik kezka azaldu zuten. Buka-tzeko, emakumeen pentsioak gizonezkoenak baino %32 txikiagoak direla salatu zuten eta zaintzaile lana emakumeek egiten dutela gogoratu zuten.
Temas
Más en Bertan
-
El kiosco del Ensanche de Irun cerrará el 31 de diciembre tras 27 años de actividad
-
La boutique Otxaran ha ganado el concurso de escaparates navideños de Urretxu y Zumarraga
-
Hondarribia abre la consulta pública previa para actualizar la Ordenanza de Movilidad
-
Eibar gestionará un presupuesto de 62,1 millones de euros en 2026