Pausoka egitasmoaren ikasturte berria gaur hasiko da Lazkaon. San Benito Ikastolak, Azki emakumeen elkarteak, Txindoki gerontologikoak eta Oskide-tzaren herriko anbulatorioak bultzaten duten egitasmo honek lagun artean paseora irtetea du helburu nagusitzat.
Astearteetan izango da asteko hitzordua. Plazatik 10.30ean hasita, hainbat ibilbide egingo dira, taldetan banatuta.
Artengoa, Pausoka egitasmoaren seigarren ikasturtea izango da. Aurten ere, Txindoki egoitzako erabiltzaileek parte hartzeko aukera izango dute ibilbide batzuetan. Hori posible izan dadin, Pausokak hainbat boluntario eta ikastolako ikasleen laguntza izango du.