Debako herriak agroekologiaren eta elikaduraren inguruko Zure platerean hasten da mundua jardunaldiak hartuko ditu hilaren 8ra bitartean eta nahi duten herritarrek era ezberdineko ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.

Egitaraua abiatzeko agroekologiaren inguruko informazio puntua ipini zuten atzo, goizean zehar, merkatu txikian.

Datorren asteartean solasaldi-merienda egongo da Kultur Elkarteko plazan, 18.30ean eta Nolakoa izango da gure etorkizuneko elikadura? izenburupean.

Hilaren 6an, berriz, Zure platerean hasten da mundua pelikula ikusi ahalko da Kultur Elkartean (19.00etan) eta horren ondoren herriko elkarte eta ekoizleekin solasaldia egongo da.

Jardunaldiak osatzeko Etxaldera bisita eta dastaketa egingo da datorren larunbatean (10.00etan) Lasturko Arruan Haundi baserrian (635 202 146 zenbakira deitu behar da izena emateko).