Zumarragako San Kristobal eta Soraitz auzoak entitate singular izango dira
Entitate singular izendatuak diren landa auzoek Europar Batasunaren dirulaguntza gehiago eskura ditzakete
Zumarragako Udalak San Kristobal eta Soraitz auzoak entitate singular izenda-tzea onartu zuen ostegun arratsaldeko osoko bilkuran. Udalbatzan ordezkariak dituzten alderdi guztiek alde bozkatu zuten. Orain arte Agiña bakarrik zen entitate singular.
Mikel Serrano alkateak San Kristobal eta Soraitz (Antio inguruko baserriak) entitate singular izendatzearen arrazoiak azaldu zituen. “Orain arte Agiña bakarrik zen entitate singular. Gainontzeko landa auzoguneak diseminatuak ziren. Baina entitate singular ez diren landa auzoguneek ezin dituzte Europar Batasunaren dirulaguntza batzuk lortu. Agiñako pilotalekua dirulaguntza horiekin egin zen, entitate singular delako”.
San Kristobal eta Soraitz landa auzoguneak entitate singular izendatuz bi helburu lortu nahi dira: aipatutako Europar Batasunaren dirulaguntza lortzea eta lehen sektoreari bultzada ematea.
Zumarragako Udalak San Kristobal entitate singularraren barne Leturiako eta Aranburuko baserriak sartuko ditu eta Soraitz entitate singularraren barne Oiaun sartuko du.
Temas
Más en Bertan
-
El Ayuntamiento de Orio muestra su "tristeza y preocupación" ante la denuncia de las remeras
-
EH Bildu, PP y Elkarrekin Podemos reclaman la continuidad de la estacion de Altzola en las Juntas Generales
-
El Ayuntamiento de Irun prevé ampliar la plantilla de la Policía Local con 15 nuevos agentes hasta 2027
-
Arrasate se llenará de almas y misterio