Bueltan da Tolosako udal liburutegiaren irakurketa kluba. Aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan solasteko eta iritziak partekatu eta elkar-trukatzeko gunea izango da aurten ere. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte.

Irakurketa kluba urrian jarriko da martxan eta maiatzera bitarte egingo dira solasaldi saioak. Lantzen diren liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratzen dituzte, eta parte-hartzaileek aukera izango dute liburuak liburutegian maileguan hartzeko. Liburu zerrenda www.tolosa.eus-en kontsulta daiteke.

Aurtengoan ere bi irakurketa-talde egongo dira: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Euskarazkoan komikiak lan-tzen jarraituko da eta, oraingoan ere, Ainara Azpiazu Axpi izango da saioen dinamizatzailea.

Komikien solasaldiak astelehenetan egingo dira, 18.00etan, liburutegian. Lehen saioa urriaren 10ean izango da eta bertan izango da Unai Gaztelumendi, komikiaren egilea, honen nondik-norakoak azaldu eta parte-hartzaileekin batera iritziak parteka-tzeko. Apirilean ere, Black is beltza II: Ainhoa komikiaren egileetako bat izango da gonbidatua, Susanna Martin marrazkilaria, hain zuzen ere.

Gaztelaniazko irakurketa taldea, halaber, asteartetan elkartuko da, ordu eta leku berean, 18.00etan udal liburutegian. Kasu honetan, Monica Leiva izango da dinamizatzailea eta lehen saioa urriaren 18an egingo da.

Izen-ematea www.tolosa.eus-en egin daiteke eta informazio gehiagorako: 943 697 462 / liburutegia@tolosa.eus.