AEK euskaltegiak eta Udalak Mintzalagun egitasmoa abiatuko dute ikasturte honetan ere. Hori dela eta, euskara praktikatu nahi baina norekin egiteko aukerarik ez dutenek, euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila dabiltzatenek edota praktikaren bidez euskara maila hobetu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete doanekoa den mintzapraktika egitasmo honetan parte hartzeko izena.

Horretarako, 607 612 697 zenbakira dei egin edo azkoitia@aek.eus helbidera idatz daiteke.

Izena ematen dutenek “giro atseginean eta lagunartean, ahalegin handirik gabe eta ordutegi arazorik gabe” izango dute euskara praktikatzeko aukera.