Mintzalagun egitasmoa bueltan da Azkoitian
Euskara praktikatu nahi duten guztiek dagoeneko eman dezakete doanekoa den ekimenerako izena
AEK euskaltegiak eta Udalak Mintzalagun egitasmoa abiatuko dute ikasturte honetan ere. Hori dela eta, euskara praktikatu nahi baina norekin egiteko aukerarik ez dutenek, euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila dabiltzatenek edota praktikaren bidez euskara maila hobetu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete doanekoa den mintzapraktika egitasmo honetan parte hartzeko izena.
Horretarako, 607 612 697 zenbakira dei egin edo azkoitia@aek.eus helbidera idatz daiteke.
Izena ematen dutenek “giro atseginean eta lagunartean, ahalegin handirik gabe eta ordutegi arazorik gabe” izango dute euskara praktikatzeko aukera.
Temas
Más en Bertan
-
25 especies de murciélagos: Naturtzaindia publica el primer Atlas de Quirópteros de Gipuzkoa
-
“A corto plazo” comenzarán las obras del bidegorri entre Galarreta y Errekalde
-
Pasaia está actuando en la estabilización de las laderas
-
Protesta de una asociación animalista por la cesión de un local municipal a una peña taurina en Eibar