Prentsa ohar baten bidez, EH Bilduko kideek adierazi dute hainbat aditurekin egon direla, eta orain dela bi urte Udalak kontratutako energiaren auditoriaren txostenean jarri dute arreta. “Dokumentu horretan proposatutakoak ez dira abian jarri, ezta beste neurririk ere, guk dakigula, energiaren aurrezpenak lortzeko. Beraz, Udal Gobernuaren pasotismoa gai honekiko salatu nahi dugu”, azpimarratu du EH Bilduk. Horrela, Ibarra kiroldegian energia aurrezteko “premiazko ekintzak” jarri behar direla martxan dio Aretxabaletako EH Bilduk, kontuan hartuta “Udalaren kontsumo eta kostu energetikoaren erdia kiroldegikoa dela”.

“Neurri sorta bat jarri behar dugu martxan eta gasa eta argindarra %10-15 artean murriztu. Neurri horiek aurrekontu txikia dute, teknikoki bideragarriak eta azkar abieraztekoak”, azaldu dute.

Era honetan, hainbat ekintza “eraginkorrak” aurkeztu dizkiote Udal Gobernuari kiroldegian kontsumoa murrizteko helburuarekin: filtraziozko sistemaren ponpak doitzea, instalazio osoko argindarraren %8 aurrezteko; ura berritzerakoan galtzen den beroa berreskuratzeko sistema jartzea, “gasaren kontsumoaren %3 inguru aurreztuz”; igerilekuak estaltzeko mantak ipintzea itxita dagoen orduetan; igerilekua berotzeko transmisioan gertatzen den galera ekiditeko hodiak eta ingurua isola-tzeko aukera aztertertzea; eta LED argiteriarapasatzea igerilekua dagoen gunea, “horrek ekarriko luke kiroldegiko gastu osoaren %3 eta 5.000 euro”.

Eguzki plakak

Bestalde, eguzki plaken berotasun ekarpenean ez dela %100 aprobetxatzen uste du EH Bilduk, eta egoerari buelta emateko, sistemaren konfigurazioan aldaketak egitea proposatu du. Beraz, Udal Gobernuari lehenbailehen neurriak hartzeko eskatu dio koalizio abertzaleak.