Zabaldu ditu ateak ‘Irakin’ proiektuak Anoetan
Abraham Olano kiroldegiko sukalde berrian janaria prestatu, ontziratu eta saldu egiten dute
Martxan dago Abraham Olano kiroldegiko sukalde berria. Duela hilabete batzuk irabazi zuen kiroldegian sukaldea jartzeko esleipena Iñigo Estanga herritarraren Irakin proiektuak, eta aste honetan zabaldu ditu ateak. Gune berri honetan janaria prestatu, ontziratu eta saldu egingo dute, eta litekeena da banaketa ere egitea.
Ekimen honen bidez, tokiko elikadura ardatz duen gunea sortu nahi izan du Anoetako Udalak. Proiektu berritzailea da, egokituta baitago egungo kontsumo ohituretara eta beharretara. Herriko ekonomian eragitea, lanpostu zuzenak sortzea eta tokiko elikadura katea indartzea dira, besteak beste, proiektuaren helburuak. Bost urterako (bi urte luzagarrirekin) esleitu zaio zerbitzua Irakin proiektuari. Gunearen egokitzapenerako 71.0102,51 euroko inbertsioa egin du udalak; eta proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 39.225,82 euroko dirulaguntza jaso du.
Temas
Más en Bertan
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
"Queremos unir fuerzas, compartir recursos y poner en marcha una organización más cohesionada"
-
Illunbe: la única trainera de mujeres veteranas del Cantábrico
-
El renovado patio de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia empieza a tomar forma