Síguenos en redes sociales:

Beasaingo Igunea bere ohiko ordutegira itzuli da

Egunero goizez eta astearte, asteazken eta ostegunetan arratsaldez ere zabalduko ditu ateak

Beasaingo Igunea bere ohiko ordutegira itzuli da

Udako ordutegiari agur esan dio Iguneak, Beasaingo Udaleko Herritarrentzako informazio eta arreta zerbitzuak. Aste hontetatik aurrera, arratsaldez ere zerbitzua eskainiko da, hau da, egunero goizez 9:00etatik 14:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan arratsaldez ere 15.00etatik 18.00etara.

Iguneko zerbitzua aurrez aurre izateaz ez ezik, online ere jaso daiteke, Udalaren Bulego Birtualaren bidez. Administrazio elektroniko gune honen bidez, tramitazio batzuk elektronikoki eskatu eta burutzeko aukera dago. – E.C.A.