Síguenos en redes sociales:

Hernaniko Udalak auzo bilerak antolatu ditu

Helburua kezkak eta proposamenak jasotzea da eta datorren astean lau elkartzerekin hasiko dira

Hernaniko udal Gobernuak auzoen kezkak eta proposamenak jasotzeko elkartzeak antolatu ditu. Horretarako, lau astez, auzoz auzo joango da ordezkari-tza bat. Guztira, hamabost bilera antolatuko dira.

Bi norabidekoa izango da hartu-emana. Izan ere, auzo bakoitzarekin lotuta Udalak eskuartean dituen zenbait proiektu azalduko dizkie.

Auzoetara gerturatzeaz gain, prozesu horrek beste helburu bat du: auzoetako bizitza eta sareak indarberritzea. Partaidetza arlotik abiatuta eta Aztiker aholkularitzaren eskutik, auzoen argazkia egin nahi du Udalak.

Egutegia

Datorren asterako lau bilera programatu dituzte. Bihar Arriatsu eskolan izango dira; asteartean, Sorgintxulo auzo elkartean (Sorgintxulo, 9); asteazkenean, Iturritxo auzo elkartean (Latsunbeberri, 31, behea); eta ostegunean, Bidebieta ikastolan (Perkaiztegi Kalea, 5) elkartuko dira.