Datorren astelehenetik ostiralera bitartean (irailaren 19tik 24ra), Zaldizurretako biribilgunetik Senpere merkataritza-guneraino doan espaloia zolatzeko lanak hasiko dira. Ondorioz, ibilgailuentzako erreia itxi egingo da Beasain-Lazkao norabidean.

Hori horrela, Zaldizurretako biribilgunetik ezin izango da Senpereko biribilgune berrira sartu. Biribilgune horrek A1erako sarbidea ematen du, Donostiarantz eta Lazkaorantz.

Udalak gomendio bat egin du gorabeherek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten: Lazkaora eta A1era iristeko, Donostiarako noranzkoan, Zaldizurretako biribilgunetik A1era sartzea aholkatzen du, ondoren Guregasko gasolindegiaren parean (Zumadi industriagunea) noranzkoa aldatzeko eta A1ean sartzeko, Donostiarako noranzkoan. – E.C.A.