Trafikoan aldaketak hilaren 19tik 24ra
Zaldizurretako biribilgunetik Senpere merkataritza-guneraino doan errepidea itxita egongo da
Datorren astelehenetik ostiralera bitartean (irailaren 19tik 24ra), Zaldizurretako biribilgunetik Senpere merkataritza-guneraino doan espaloia zolatzeko lanak hasiko dira. Ondorioz, ibilgailuentzako erreia itxi egingo da Beasain-Lazkao norabidean.
Hori horrela, Zaldizurretako biribilgunetik ezin izango da Senpereko biribilgune berrira sartu. Biribilgune horrek A1erako sarbidea ematen du, Donostiarantz eta Lazkaorantz.
Udalak gomendio bat egin du gorabeherek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten: Lazkaora eta A1era iristeko, Donostiarako noranzkoan, Zaldizurretako biribilgunetik A1era sartzea aholkatzen du, ondoren Guregasko gasolindegiaren parean (Zumadi industriagunea) noranzkoa aldatzeko eta A1ean sartzeko, Donostiarako noranzkoan. – E.C.A.
Temas
Más en Bertan
-
Bergara: epicentro del fútbol cadete con duelo entre selecciones
-
Azpeitia controla con cámaras el acceso de vehículos a la zona situada frente a la basílica de Loiola
-
Errenteria organiza nuevas reuniones para presentar su proyecto para el Topo
-
Fiesta deportiva en las finales del Torneo de Fútbol 7 de Eibar