Alegiako Udalak prest du 2022-2023 ikasturteari begira Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxean eskainiko duen ikastaro eta jardueren zerrenda. Aurten ere hiru jarduera izango dituzte herritarrek eskura: aerobika, pilates eta hirugarren adinekoentzako gimnasia. Ikastaro hauetan izena eman nahi dutenek asteazkenetik hilaren 23ra izango dute horretarako aukera. Asteazkenean 9.00etan zabalduko da epea. Izena emateko www.alegia.eus helbidean sartu beharko da eta webgunearen lehen orrian bertan aurkituko duzue izena emateko orrira joateko lotura. Informazio gehiagorako: 943 654 698 edo kultura@alegia.eus. – M.S.S.