Ordizia – Abuztuan, Ordiziako Udalaren hainbat instalaziok lan-ordutegia aldatuko dute. Hala ere, Udaletxea zabalik egongo da hilabete guztian zehar.

Arreta Zerbitzuak zerbitzua eskainiko du 9.00etatik 13.00etara bitartean. Bertaratu ezin dutenek, telefonoz (943 88 58 50) edo posta elektronikoz (arretabulegoa@ordizia.eus) jar daitezke harremanetan.

Ongizate sailaren lan-ordutegia ere 9.00etatik 13.00etara izango da. Aurretiazko hitzordua behar da.

D’elikatuzen kasuan, astelehenetik ostiralera ordutegia 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara izango da; eta larunbat, igande eta jai egunetan 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.

Udaltzaingoek astelehenetik ostiralera lan egingo dute, 6.30etik 21.30era.

Liburutegia itxita egongo da abuztu guztian zehar. – E.C.A.