2023ko udal egutegiko argazki lehiaketa zabaldu du Astigarragak
Gaia ‘Emakumeak eta komertzio txikia’ izango da, historian egin duten lana aitortzeko
Astigarragako Udalak, ohikoa den bezala, datorren urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia Astigarragako emakumeak eta komertzio txikia izango da.
Egitasmoa Emakumeak eta merkataritza txikiak proiektu orokorraren baitan kokatzen da. Bere helburua emakumeei historikoki eta gaur egun herriko merkataritza txikian izan duten paperari balioa ematea da.
Lehiaketan parte hartzeko hamalau urte baino gehiago izan behar dira eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Epaimahaiak hamahiru argazki aukeratuko ditu, lehenengoa egutegiaren azalean argitaratuko da eta besteak, bat hilabete bakoitzeko.
Argazkiak Erribera kulturgunean aurkeztu ahal izango dira (pendrive batean) edo astigarraga.kultura@gmail.com helbidera bidalita, irailaren 1etik urriaren 21era bitartean.
Temas
Más en Bertan
-
Un panel da a conocer la riqueza natural de Mariaratserreka y fomenta su conservación
-
Instalados dos nuevos aparcabicis seguros y cerrados en Beasain
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ