Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak kendu egingo du Larretxo kaleko 12. zenbakiko hondakinen bilketa gunea. Hau da, Zelai hotel pareko edukiontziak kenduko dituzte.

Datorren asteartetik aurrera gune horretako erabiltzaileek Larretxo kaleko 7. zenbakiko edukiontziak erabili beharko dituzte, Flysch hotel parean daudenak.

Horren ondorioz, bizilagunek hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak eguneratu beharko dituzte udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartean.

Abuztuaren 2ra arteko epea izango dute bizilagunek horretarako. Ordura arte, irekita mantenduko dira Larretxo kaleko 12. zenbakiko edukiontziak.

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua.

Txartela galdu edota hondatuz gero berri bat eskatu eta eskuratu daiteke Udal Elkartean. Informazio gehiagorako 943 890 808 telefonora deitu daiteke edota hondakinak@urolakosta.eus posta elektronikora idatzi.