Legazpiko Udalak Euskaraldian izena eman du
Herriko gainontzeko entitateei Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena luzatu die
Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, 15 egunez, Hitzez ekiteko garaia lemapean.
Helburu nagusia hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da eta aurtengo edizioan, aurrekoan bezalaxe, entitateek ere har dezakete parte, euskaraz lasai egiteko ariguneak sortuz.
Legazpiko Udalak Euskaraldian entitate gisa parte hartzea erabaki du. Irailean, oporretatik bueltan, Udalak ariguneak identifikatuko ditu. Legazpiko Udalak dei egin nahi die herriko enpresa, denda, taberna, elkarte eta talde guztiei aurtengo Euskaraldian parte hartzera. – A.Z.
Temas
Más en Bertan
-
Irun presentará en FITUR el proyecto de los hornos de Irugurutzeta
-
Errenteria regalará la matrícula a los nuevos deportistas
-
La histórica Universidad de Oñati, lista para nueve meses de rehabilitación a partir del lunes
-
Arranca en Hondarribia la campaña de renovación de la tarjeta OTA para residentes