Azpeitiko Udalak saninaziotan eta udako bestelako jaietan hainbat lan egiteko pertsonak kontratatu behar ditu. Momentuz horretarako prest agertu den jendearen kopurua ohikoa baino txikiagoa izan da eta horregatik Udalak datorren asteartera arte luzatu du izena emateko epea.

Hori dela eta, Azpeitiko festetan lan egiteko interesa duten 16 urtetik gorako herritar guztiek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezakete izena.

Hautaketa prozesuan “euskararen ezagutza, Azpeitian erroldatua egotea, langabetua izatea edota eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea” kontuan hartuko dira (langabetuen artean, epe luzekoak lehenetsiko dira).

Izena ematerakoan ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar dute Azpeitiko festetan lan egin nahi dutenek: NAN fotokopia, langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen agiria eta eskaera orria beteta (euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da).