Karmengo jaiak ospatuko ditu, ostegunetik igandera arte, Trintxerpeko barrutiak. Bihar 20.00etan txupinazoa botako dute Pasaia Musikal musika eskolako ordezkariek: Juanje Neirak, Garbiñe Eizagirrek eta Itziar Fernandezek.

Duela 50 urte, Illumbe elkartea musika hezkuntzarekin hasi zen Pasaian. Hazi hau gero Pasaia Musikal musika eskolan bihurtu zen eta mende erdi honetan 12.000 ikasle baino gero pasa dira bertatik. Musika eskolak herriaren izaeran eta hezkuntzan izan duen garrantzia aitortu nahi izan dute jaien hasieran.

Txupinazo ofizialaren aurretik, haurrentzako ekitaldi mordoa egongo da 16.30etik aurrera: jolasak Azkueneko pistan, erraldoiak eta buruhandiak Illumbeko txistulariekin, txokolate-jana erraldoi eta buruhandiekin Andonaegin eta haurren txupinazoa eta holly jaia Gudarien plazan 18.30ean.

Jarraian, 18.45ean, alkateorde-tzan jaien hasiera ekitaldi instituzionala ospatuko da. Txupineroei, danborradetako dama eta misterrei eta azaleko lehiaketaren irabazleari zapiak emango dizkiete. Ekitaldia, Trintxer Zahar abesbatzak girotuko du.

Eguna amaitzeko, 20.00etan gizonezkoen danborrada aterako da alkateordetzatik eta 23.00etan karaokea egongo da.