Irailaren 9an eta 10ean Hiru Binaka egitasmoa antolatu du, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean, herriko kulturzale talde batek.

Kulturabirusa ekimenak aurreko bi urteetan herriko kulturgintzan utzitako arrastoari segika, helburu antzekoak ekarri nahi ditu egitasmoak plazara: uda giroan ere kultur ekitaldien aniztasuna bultzatzea, diziplinartekotasuna eta esperimentazioa, herriko kultur eragileen, sortzaileen eta kulturzaleen arteko elkar ezagutza eta sare-tzea bultzatzea.

Bertan parte hartu nahi duten Oiartzungo sortzaileek izena emateko aukera zabalik dute uztailaren 15era arte. Partaideek bikoteka egingo dute lan eta 20 minutuko hiru pieza sortuko dituzte, ahal dela disziplina ezberdinak uztartzen dituztenak. Tailerra doakoa da.

Izena emateko edo informazio gehiagorako 3binaka@ni.eus helbidera idatzi behar da edo 661 105 252 telefonora deitu.