Aurtengo Alegiako jaietan ere martxan izango da sexu erasoen aurkako protokoloa. Udala eta Eztanda talde feminista elkarlanean aritu dira Ez ezetz da lemapean garatuko den protokoloa prestatzen. Alde batetik, erasoak salatzeko edo laguntza eska-tzeko 606 797 135 telefono zenbakira deitu ahal izango da edozein unetan. Bestetik, asteazkenean (2.00etan eta 4.00etan), ostegunean (2.00etan), eta ostiral eta larunbatean (1.00etan, 3.00etan eta 5.00etan) etxera taldean joateko hitzorduak egongo dira, bakarrik joan beharrik ez izateko. Talde horiek Orendaingo bidegurutzean elkartuko dira eta hainbat arduradunek lagunduta egingo da etxerako bidea.