Beasaingo Oriamendi kaleko lanen jarraipena
Urbialdeko garajeetako erabiltzaileak ezingo dira irten gaur 11.00etatik 13.00etara
Beasain
– Atzo egunkari honetan adierazi genuenez, aste honetan zehar Beasainen trafiko aldaketak egongo dira, aparkalekuetan eragina izango dutenak Oriamendi kaleko obrak bukatzen ari baitira.
Gaur, asteartea, azken esku-hartzeen bigarren eguna izango da. Oriamendi kaleko zoruaren fresaketarekin jarraituko da, Erauskin plaza eta Garmendia Otaola kalearen bidegurutzen arteko tartean. Gainera, eremu horretan ez da aparkatzerik izango ostiralerarte.
Bestalde, 9.00etatik aurrera, Oriamendi kalerantz doan zirkulazioa etengo denez, San Inazio kaletik datorren trafikoa Erauskin kaletik bideratuko da kontrako norabidean.
Horretaz gain, Urbialdeko garajeetako erabiltzaileak ezingo dira 11.00etatik 13.00etara irten, garajeetako irteera asfaltatuko baita; eta Foru kaletik Oriamendi kalerako sarbidea ere moztuta geratuko da, beraz irteera Nekolaldetik izango da. – E.C.A.
Temas
Más en Bertan
-
Una conferencia en Soraluze, como adelanto a la marcha montañera de protesta contra el parque eólico de Basalgo
-
Urola Garaian ekitaldi ugari antolatu dira Martxoaren 8aren inguruan
-
Encuentro sobre energía fotovoltaica en Eibar el 12 de marzo
-
El PNV denuncia la falta de limpieza de las calles de Azpeitia