Azpeitiak “alokairurako bitartekaritza eta dirulaguntzak” emango dituela iragarri du
Etxebizitza programari esker, Azpeitiko Udalak “alokairurako bitartekaritza eta dirulaguntzak” eskainiko ditu. Udal ordezkariek egitasmoaren aurkezpenean jakinarazi zutenez, Etxebizitza programak bi norabidetan eragingo du: “batetik, batez ere, gazteen emantzipazioa errazteko etxebizitzen alokairurako laguntzak biltzen ditu; eta bestetik, etxebizitza bulegoaren bidez, etxe hutsak mobilizatu eta alokairua sustatzeko bitartekaritza lana egingo da”.
Bitartekaritza programaren helburua “hutsik dauden etxeak mobilizatzea eta horrekin alokairu eskaerari erantzutea” da.
Horretarako, Udalak “etxebizitza hutsen jabeei deituko die, etxebizi-tza merkaturatzeko dituen aukeren berri emanez”. Horretaz gain “Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programaren berri ere emango zaie”.
Herriko bitartekaritza programan izena ematen dutenekin etxebizi-tzen erregistro bat egingo da. Eta, bestetik, herrian etxe bat aloka--tzeko beharra dutenek ere Etxebi-tza Bulegoan izena emateko aukera izango dute. Hala osatzen diren bi erregistroen arteko bitartekari-tza lanak egingo dira, eta bi aldeak harremanetan jartzea erraztuko da. Horretaz gain, alokairu kontratu eredu bat eskuragarri izango dute; eta alokairurako dirulaguntzen inguruko informazioa ere eskainiko zaie.
Temas
Más en Bertan
-
Urretxu posibilita la apertura de un supermercado de 2.000 metros en Matxinporta, el hotel de Pagoeta, Bengolea y Alkorta y Mendizabal
-
Altuna Lurrindegia se alza con el premio gordo del concurso de escaparates de Arrasate
-
Un calendario hecho por y para Arrasate
-
Majori y los frontones municipales presentan “deterioro evidente”, según EAJ-PNV de Ordizia