errenteria

– Aurten ere madalenetako txupinazoa Errenteriako udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz, denera hamar lagun, zozkatuko ditu Udalak. Izen-ematea datorren ostirala arte, uztailaren 8a arte, egongo da zabalik.

Izena emateko Herri Bizia webgunean erabilgarri dagoen formularioa bete behar da: herribizia.errenteria.eus/zozketa.

Internet bidez egin ezin dutenek 943 449 598 telefono zenbakira dei dezakete gaurtik ostirala bitarte, 9.00etatik 13.30era. Izena behin bakarrik eman daiteke.

Sarreren zozketa 13an egingo da, eta 14ean emaitza Herri Bizian argitaratuko da. – A.M.