Uda garaian Lazkaoko ikasgelak eta Udal Liburutegiak ordutegi berezia izango dute. Ikasgelari dagokionez, uztailean 9.00etatik 21.00etara erabilgarri egongo da. Abuztuan, berriz, itxita izango da. Irailetik aurrera 9.00etatik 21.00etara zabalik egongo da berriro.
Uztailean txartelak automatikoki desaktibatu egingo dira. Irailetik aurrera udaleko harreran utzi beharko dira berriro aktibatzeko.
Liburutegiaren ordutegia ondorengoa izango da: uztaila osoa goizez, 9.30etik 13.00etara; abuztu osoa itxita; irailaren 1etik 5era goizez, 9.30etik 13.00etara; irailaren 7tik aurrera arratsaldez, 16.00etatik 19.30era. – E.C.A.